XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eraldaketa gitxi be gitxi egin dira jauregi honetan, balkoiak bai, 1736an egin ei ziran, jauregia konpondu zanean (90) M.U.A. Akta liburua C 14A, 146. orriaren atzealdea eta 147. orr.

Kontuak kontu, konponketak egin diranean, komunak jarri ziranean be bai, etxearen egiturea errespetatu egin da eta horregaitik dauka gaur balio handia.

Sasoi haretako egoitza gitxi dagoz hain ondo artaturik baina kontutan hartu behar dogu baita jauregi hau egiteko kalitate oneko materialak erabili zirala, artisau trebeek parte hartu ebela eta altzariak benetan bikainak dirala.

Akaso, hain ederto artatu da hiru gizalditan beti bizi izan dalako nonor, nahiz eta gaur egun bigarren egoitza izan.

Zeharkalen lerroturik, eta beraz, uri-sarearen barruan, Andonaegi jauregia dago, udaletxearen aurrez aurre.

Solartekoaren antz handia dauka eta beraz, logikoa Lucas Longari egoztea.

Longari zor deutsaguz sarrerea, frontoia, Serlioren tratatutik atarata, ozkadurak eta kalera begira dagoan fatxadaren egiturea.

Beste alde batetik, jakin dakigu 1669an etxea eregiten ari zirana eta jakin dakigu urte horretan bertan Longa bideak egiten ari zana (91) Etxea eregitearen barri, eraikinaren atzealdean hesia jarteko baimena eskatzean agertu zan. (M.U.A. Akta liburua C 12, 74. orriaren atzealdea eta 75. orr.).

Jauregi hau kale batean dago lerrotuta, horregaitik huts-guneak kalera begira dagoan fatxadan edegi dira; ganerakoetan, Andonaegi jauregiaren ezaugarriak, orain arte aitatu doguzan lakoak dira, ataurre zolatua, eskailerea ezkerrean eta burdina-lanketea, XVII. gizaldikoa.

Ataburudun sarrerearen ganean, frontoi oker zatituak burutzen dauala, Murgatarren armarria daukagu.

Argi dago armarria etxea eregi ostean jarri zana, Murgatarrak XVIII. gizaldiaren lehenengo erdian heldu ziralako Markinara, ezkontza bidez Andonaegitarrakaz senidetu ziranean, Bidarte dorrearen jaunakaz.

Armarria sakon aztertu ezkero, konturatuko gara Mugartegi etxeko armarrien irudira eta hareen ezaugarriak bateratuaz egin dala: alde batetik, armarriari eusten deutsan umearen irudia bardina da bietan, Murgatarrenean argalagoa bada be.

Mañozkako armarriko borladun sokea be bardin-bardina egin da hemengoan eta azkenik, Andonaegi jauregiko armarria burutzen dauan aingerua, Solartekoa jauregiko ataburuan dagoenaren kopia dogu; barruan, ataurrean barriro be agertzen da aingerua.

Zeharkaleko 21.ean, kalean lerrotutako bigarren jauregia daukagu, honako honetan apalagoa eta armarririk bakoa.

Apaingai ozkadurea baino ez daukan sarrerea egon dagoan arren, erdiko ardatzak hierarkizatzen dau fatxada nagusia; fatxadan, balkoi urtenak dagoz ozkadura sendoen ganean.

Aspaldiko orube gotiko bi hartzen dauz eta XVIII. gizaldiakoa da.

Abesuako aldiriaren sarreran be jauregi barroko bat daukagu: Ubillakoa.

Sarrera nagusia zana erakusleiho bihurtu dabe eta orain, sarrerea, jatorrian argiarentzako leihoa zana da eta albo batean dago.

1635eko sutegi-erroldan etxe hau Ubillako etxe barria legez agertu zan eta horrek pentsarazoten deusku urteak lehenago eregi zala (92) Izen horregaz agertu zan ez bakarrik 1635eko sutegi-erroldan, 1636koan be bai. (M.U.A. 46. erreg., 12. zk., D 2 eta 3).

Barruan, goratzekoa da zurean egindako lana, bai sabai-egituran bai erlatxetan eta ohikoa dan zurezko eskaileran be bai.

Armarriak fatxadearen simetrikotasuna apurtzen dau eta honako honetan be badirudi etxea eregi ostean jarri zala.

Errenazimentu garaiko Ubilla jauregiko arma eta hizki berak agertzen dira, armak eurak garatuago badagoz be: kaskoan askoz be luma gehiago dagoz eta kartelari bi lehoik deutsoe.